ORKLI TALDEKO Plataforma Korporatiboa

Lege-oharra

1. Titularraren identifikazio-datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluak jasotzen duen informazio-betebeharrarekin lotuta, Plataforma Korporatibo honen jabea honako hau dela jakinarazten dugu:

ORKLI S. COOP

Helbidea: Zaldibia errepidea, z/g, 20240 Ordizia (Gipuzkoa)

IKF: (34/2002 Legeko 10.e artikulua)

Erregistro-datuak: (34/2002 Legeko 10.b artikulua)

Telefonoa: (34) 943 80 50 30

Faxa: (34) 943 80 51 85

2. Erabiltzaileak

ORKLI TALDEKO Plataforma Korporatibo honen erabilerak eta/edo bertarako sarbideak erabiltzaile izaera ematen du. Horren arabera, bertara sartu eta/edo hura erabiltzen den unetik, hemen zehaztutako erabilerako baldintza orokorrak onartzea dakar berekin.

3. Plataforma Korporatiboa erabiltzea

Plataforma honek Interneteko sarbidea eskaintzen du ORKLI TALDEAREN edo haren lizentzia-emaileen informazio, zerbitzu, programa edo datu ugaritara (hemendik aurrera, "edukiak").

Plataformara sartzeak erabiltzaile izaera emango dizu eta zure kontrol eta erantzukizunaren arabera egingo duzu sarbide hori. Erabiltzailea izango da Plataformak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartzen den eta haiek erabiltzen dituen edonor.

Plataforma Korporatibo hau (hemendik aurrera, Plataforma) erabiltzeko, ORKLI TALDEAk sartzeko gako pertsonala eta esklusiboa emango dio erabiltzaile bakoitzari eta, horri esker, Sare honek eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartu ahal izango da arau hauek xedatutako moduan.

Erabiltzaile bati esleitutako gakoarekin Plataformako eduki eta zerbitzuak erabiltzea eta/edo bertako mugatutako eremuetara sartzea, edozein modutan, erabiltzaile horrek egin dituela ulertuko da.

Plataformako erabilera-arauak onartuta, erabiltzaileak espresuki onartzen du Lege-ohar honetan jasotako baldintzak irakurri, ulertu eta argi eta garbi onartu dituela. Horren arabera, ORKLI TALDEAren aurrean konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

  1. Isilpean mantentzea sartzeko gakoa eta berehala ematea informazioa ORKLI TALDEAri erabiltzailearen kodea eta/edo sartzeko gakoa hirugarren batzuek modu okerrean ezagutu, erabili, lapurtu edo galduz gero, hura baliogabetu dezaten.
  2. Plataformak eskuragarri jartzen dituen baliabideak fede oneko printzipioen arabera eta uneoro indarrean dagoen legeria beteta erabiltzea.
  3. Erabiltzaileak bere gain hartuko du Plataformak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta helburu bidegabeekin, kaltegarriekin eta fede onaren eta/edo ordena publikoaren aurkakoekin, edo ORKLI TALDEAren edo beste hirugarren baten zerbitzua edo irudia kaltetu edo eralda dezakeen beste edozein eratan ez erabiltzeko konpromisoa.
  4. Plataforma Korporatiboan sartzen den informazio hori egiazkoa, zehatza, osoa eta egokia dela egiaztatzea. Erabiltzaileak bere gain hartu beharko du erantzukizun esklusiboa ORKLI TALDEAren eta hirugarren batzuen aurrean Plataformara gehitutako edozein informazio edo komunikazioren inguruan.
  5. Plataformak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak eta erabilitako nabigazio-sistema ez eraldatzea edo aldatzea edozein baliabide erabilita erabiltzaileek erabiltzeko espresuki bideratuta ez daudenean. Horrekin lotuta, zerbitzuaren funtzionamendu egokian eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri ORKLI TALDEAri emateko betebeharra hartuko du bere gain.
  6. Ez haustea hirugarren batzuen eskubiderik.
  7. Ez sortzea kalterik Plataforma Korporatiboko, hornitzaileen edo hirugarren batzuen sistema fisiko eta logikoetan, eta ez sartzea edo zabaltzea sarean birus informatikorik edo lehen aipatutako kalteak eragiteko gai diren beste edozein sistema fisiko edo logiko.
  8. ORKLI TALDEAren edo hirugarren batzuen aurrean erantzukizuna bere gain hartzea Plataforma behar bezala ez erabiltzeagatik edo Plataformara gezurrezko datuak, zehatzak ez direnak, osatugabeak edo eguneratu gabeak sartzeagatik sor daitezkeen kalte eta galeren aurrean.

4. Datuak babestea

Plataformaren bidez egiten den izaera pertsonaleko datuen tratamenduak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, aipatutako Lege Organikoaren garapenerako Araudia onartzen duen 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak eta aplikagarria den gainerako araudiak ezarritako arauak bete beharko ditu.

Erabiltzaileak Plataformaren bidez ORKLI TALDEAri emandako datu pertsonal guztiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erregistratutako fitxategira gehituko dira. Horren titularra ORKLI TALDEA da.

Fitxategi horren helburu bakarra Plataformak eskaintzen dituen tresnen eta enpresaren (ORKLI TALDEA) kudeaketa egokia egitea da.

Erabiltzaileak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu. Horrez gain, datuen tratamendurako emandako baimena baliogabetu egin dezake, baina baliogabetze horrek ez ditu atzeraeraginezko efektuak izango. Eskubide horiek fitxategiaren arduradunaren aurrean erabili beharko dira. Haren nortasuna Lege-ohar honetako 1. atalean dago zehaztuta.

Erabiltzaileak datu horietara sartzeko, haiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo haiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu. Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidali beharko du aurreko 1. atalean zehaztuta dagoen helbidera edo pertsonalki enpresaren bulegoetan aurkeztu beharko du.

5. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Erabiltzaileak onartzen eta aitortzen du ORKLI TALDEko Plataforma Korporatiboan jasota dauden iturri-kodeari, diseinu grafikoei, irudiei, animazioei, softwareari, testuei, informazioari eta edukiei buruzko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak ORKLI TALDEArenak direla.

Erabiltzaileak ORKLI TALDEAren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko eta ez hausteko konpromisoa hartuko du bere gain.

6. Bermeak eta erantzukizuna salbuestea

Plataformara sartzea eta bertan bildutako informazioaren, edukien eta zerbitzuen inguruan egin daitekeen erabilera erabiltzailearen erantzukizunekoak izango dira modu esklusiboan.

ORKLI TALDEA ez dago derrigortuta Plataformara hornitutako informazioa egiazkoa eta zehatza dela egiaztatzera. Hori dela eta, ez du bere gain hartuko Plataformako erabiltzaileek behar ez bezala erabiltzetik erator daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraren inguruko erantzukizunik.

ORKLI TALDEAk inola ere ez du bere gain hartuko erantzukizunik sistemako matxurek, interferentziek edo deskonexioek eta, oro har, zerbitzuaren funtzionamendu okerrak eragindako akatsek, etenaldiek edo kalteek komunikazioetan eragin dezakeen edozein eratako ondorioen inguruan.

ORKLI TALDEAk bere esku dagoen oro egingo du Plataforman Sare honen eta/edo erabiltzaileen ekipoen funtzionamendu normalean eragina izatea xede duten programa informatikoak edo birusak sartzea eragozteko. Hala eta guztiz ere, erabiltzaile bakoitzak arrisku hori ekiditeko edo minimizatzeko beharrezko neurriak hartzen saiatu beharko du. Horrekin lotuta, ORKLI TALDEA inola ere ez da arduraduna izango.

7. Aldaketak

ORKLI TALDEAk bere Plataformak egokitzat jotako aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea izango du erreserbatuta. Horren arabera, bertatik eskainitako edukiak eta zerbitzuak, eta horiek Plataforma Korporatiboan aurkeztuta edo kokatuta dauden modua aldatu, ezabatu edo erantsi ahal izango ditu.

8. Estekak

Plataformak Interneteko beste gune batzuetara joateko estekak edo hiperestekak izango balitu, ORKLI TALDEAk ezingo du gune eta eduki horien inguruko kontrolik egin.

Inola ere ez du ORKLI TALDEAk bere gain hartuko beste webgune bateko esteka bateko edukien gaineko erantzukizuna eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste gune batzuetan jasotako material edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta indarrean dagoen legeriarekin bat etortzea. Horrez gain, kanpoko konexio horiek gehitzeak ez du bere gain ekarriko lotura duten erakunde horiekiko inolako elkarte, fusio edo partaidetza motarik.

9. Esklusio-eskubidea eta zerbitzuan baja ematea

Edozein unetan eta edozein arrazoi dela eta, ORKLI TALDEAk aldi batez kendu ahal izango dizkie erabiltzaile guztiei edo haietako batzuei Plataformako eduki eta zerbitzuetarako sarbidea inolako eperik bete behar izan gabe. Horretarako, nahikoa izango da jakinarazpen soila eta ez du inolako erantzukizunik izango bere gain.

Erabiltzaileak edozein unetan eskatu ahal izango du Plataformako zerbitzuan baja ematea. Horretarako, ORKLI TALDEra jo beharko du 4. zenbakidun baldintzan ezarritako prozeduraren arabera.

Baja eman duen erabiltzaileak Plataformara gehitu duen informazioa ORKLI TALDEAk jaso egingo du erabiltzaileak horrekiko ezezkoa espresuki adierazten duenean izan ezik 4. zenbakiko baldintzan aurrez ikusitako moduan.

10. Gai orokorrak

ORKLI TALDEAk jazarri egingo du baldintza hauek ez betetzea eta Plataforma Korporatiboa okerreko moduren batean erabiltzea. Horrekin lotuta, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu.

11. Aplikagarria den legeria eta jurisdikzioa

Plataforma honen erabilera eta bertatik eratorritako alderdien arteko harremanak Espainiako legeriak arautuko ditu.

Plataforma erabiltzearen ondorioz sor daitekeen edozein gatazka konpondu ahal izateko, alderdiak ORKLI, S. COOP.en egoitza sozialeko epaitegi eta auzitegien mende geratuko dira eta uko egingo diote dagokien beste edozein eskumen erabiltzeari.